XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Harrien garrantzia 29. jarduera (jarraipena) 30. jardueraGarai batean, Euskal Herriko jarduera nagusietako bat izan zen ikazkintza, lehen aipatu dugun bezala.
Hala ere, gaur egun Lokiz mendizerran, Nafarroan, bakarrik bizirik dirauena da, eta maila txikian gainera.
Egur-ikatza erregai bezala erabili izan ohi da, bai etxeetan eta, batez ere, garai bateko burdinoletan.
Gaur egun ere egur-ikatza erabiltzen da jatetxe, elkarte eta erretegietan arraina edo okela erretzeko parriletan.
Gai honi loturik datozen hiru ikerketa egin ditzakezu jarduera honetan.
Hona hemen lehenengoa:
Hemen bigarrena:
Eta amaitzeko, hona hirugarrena:
Balorazio-lan honetarako, kontuan izan aurreraxeago burdingintza aztertuko dugula eta, han aipatzen den bezala, garai batean Euskal Herrian bi aktibitate hauek, ikazkintza eta burdingintza, bertako langintza nagusienetakoak izan zirela.
Ikazkintzaren eta burdingintzaren inguruan herriko biztanleek garatutako bizimodua, ohitura eta kultura ezagutzea interesgarria izango litzateke.